Itxi

Futbola

Frantziako Munduko Txapelketa

Italia final-laurdenetan izango da 28 urteren ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Valentina Giacinti Italiako Ligako golegile nagusia denak bere selekzioa gidatu du Txina 2-0 kanporatzeko bidean.

  • Valentina Giacinti celebra su gol con sus compañeras

    Valentina Giacinti celebra su gol con sus compañeras. Foto: EFE

Italiak 2-0 irabazi dio astearte honetan Txinako selekzioari Frantziako Munduko Txapelketan, eta final-laurdenetara sailkatu da Valentina Giacinti Milango aurrelariaren gidaritzapean.

Aurtengo denboraldian 21 gol sartuta Italiako Ligako (A Seriea) golegile nagusia izan denak lortu du bere taldearen bi goletako bat, eta arriskua eraman du uneoro asiarren ate ingurura.

Bere gola lehen zatiko 15. minutuan iritsi da. Giacintik baloia lapurtu du zelai erdian, eta lasterka atera da Peng Shimeng txinatarrak defendatzen zuen aterantz. Area ertzean zegoen taldekide bati utzi dio baloia, hark Elisa Bartoliri pasea eman ziezaion. Bartoli atezainaren aurrean geratu da, baina ez du asmatu bere saiakeran. Aitzitik, alderatzea Milango jokalariari heldu zaio, eta bere ahaleginak sare barruan bukatu du.

Bigarren zatian, Aurora Gallik neurketako bigarren gola egin du, txapelketan sartu duen hirugarrena, eta txinatarren erreakzioa bertan behera geratu da. Juventuseko jokalariak urrutiko jaurtiketa baten bidez zapuztu ditu aurkarien asmoak.

Horrenbestez, Italiak ez du arazorik izan bere abantailari eusteko, eta Munduko Txapelketa batean aritu gabe 20 urte igaro eta gero, historia egin du final-laurdenetara iristea lortuta, 1991n egin zuen legez. Kanporaketa horretan izango duen arerioa Herbehereak eta Japoniak elkarren artean jokatu behar duten lehiatik aterako da.

Fitxa teknikoa:

2- Italia: Giuliani, Guagni, Gama, Linari, Bartoli; Bergamaschi (Mauro, 63. min), Giugliano, Cernoia, Giacinti, Girelli (Galli, 40. min) eta Bonansea (Rosucci, 71. min).

0- Txina: Peng Shimeng, Han Peng, Wu Haiyan, Lin Yuping, Liu Shanshan, Wang Shanshan (Song Duan, 61. min), Zhang Rui, Wang Yan (Wei Yao, 61. min), Gu Yasha (Yang Li, 46. min), Wang Shuang, eta Li Ying.

Golak: 1-0, 15. min: Giacinti; 2-0, 49. min: Galli.

Epailea: Alves Batista (Brasil).