Futbola
Munduko Kopa
Txinak mendean hartu du Hegoafrika, Ying Liren golari esker
Agentziak | Erredakzioa
Txinak merezimendu osoz irabazi dio Hegoafrikari, eta B Multzoko borrokan sartu da. Espainiaren porrotaren ondorioz, puntu berdinak dituzte bi taldeek.
-
Txina, Ying Liren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Txinak mendean hartu zuen Hegoafrika, Ying Lik 40. minutuan lortutako golari esker (0-1). Ondorioz, Hegoafrika B Multzoko azken postuan dago, eta Txina eta Espainia berdinduta daude, 3na puntu baitituzte.
Aurrelari txinatarraren burukada batek eman zion abantaila Asiako selekzioari, eta, hortik aurrera, asiarrek emaitza defendatu besterik ez zuten egin.
Afrikarrak markagailua berdintzen saiatu ziren, joko zuzena eginez eta kanpoko jaurtiketen bitartez. Hala ere, Shimeng Peng atezainak ez zuen gehiegizko esfortzurik egin behar izan markagailua zegoen moduan uzteko.
Emaitza horren ostean, Txinak eta Espainiak puntu berdinak dituzte B Multzoko sailkapenean.