Futbola
Panaman
Bingen Zupiria, Euskal Selekzioarekin
eitb.eus
Hizkuntza Politika sailburua Panamara abiatu da Euskal Selekzioaren partida babesteko asmoz
-
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua
Eusko Jaurlaritzak Guardia Jaen kontsul zena omenduko du, pertsonaia garrantzitsua izan baitzen Jose Antonio Agirre Lehendakariaren Gerra Zibilaren ondorengo erbestean.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua Panamara abiatu da, futboleko gizonezkoen Euskal Selekzioak herrialde horretan jokatu behar duen partidua babesteko asmoz. Partidaz harago, Zupiria sailburua Panamako ordezkari politikoekin bilduko da eta Gerra Zibilaren osteko erbestean Agirre Lehendakaria lagundu zuen German Gil Guardia Jaén garaiko kontsulari egingo zaion omenaldian parte hartuko du.
Sailburuarekin batera, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria ere abiatu da Panamara.