Itxi

Futbola

Celtak entrenatzaile kargutik kendu du Mohamed

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Miguel Cardoso portugaldarrak beteko du haren lekua.

  • Antonio Mohamed. Argazkia: EFE

    Antonio Mohamed. Argazkia: EFE

Antonio Mohamed argentinarrak ez du Celtako entrenatzaile gisa jarraituko, Galiziako klubak astelehen honetan prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Mohamed joan zen udan iritsi zen Balaidosera, eta kargutik bota duten Ligako hirugarren entrenatzailea da. Lehendabizikoa, Huesca zuzentzen ari zen Leo Franco argentinarra izan zen. Zortzigarren jardunaldian egotzi zuten, eta haren ordez Francisco Rodriguez jarri.

Ondoren, Julen Lopetegui Real Madrileko entrenatzaileari iritsi zitzaion txanda. Haren lekuan beste argentinar bat ipini zuten: Santiago Hernan Solari.

Miguel Cardoso portugaldarrak beteko du Mohameden tokia. Cardoso Frantziako Nantes taldean ibilitakoa da entrenatzaile zereginetan, urrian bota zuten arte, eta joan zen udan Juan Carlos Unzueren lekua hartzeko hautagaietako bat izan zen.