Itxi

Futbola

Txapelketa berria

UEFA beste lehiaketa bat ari da prestatzen 2021/2022 denboraldirako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hartara, Europak hiru txapelketa izango ditu berriz ere, XX. mende amaieran gertatu bezala. Garai hartan, Txapeldunen Liga, UEFAko Kopa (egungo Europa Liga) eta Errekopa zeuden martxan.

  • UEFAren egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

    UEFAren egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

Kluben Elkarte Europarrak (ECA), hau da, Europako futbol talde nagusienak batzen dituen erakundeak, astearte honetan baieztatu duenez, oniritzia eman dio 2021/2022 denboraldirako UEFAk hirugarren lehiaketa bat martxan jartzeari.

"UEFAren Batzorde Betearazlearen onespenaren faltan, 'argi berdea' eman zaio 2021/2022 denboralditik aurrera hirugarren lehiaketa bat egon dadin. Horrenbestez, denetara 96 izango dira Europan lehian arituko diren taldeak", adierazi du Andrea Agnelli Juventus futbol taldeko zein ECAko presidenteak.

Hartara, Europak hiru txapelketa izango ditu berriz ere jokoan, XX. mende amaieran gertatu bezala. Garai hartan, Txapeldunen Liga, UEFAko Kopa (egungo Europa Liga) eta Errekopa zeuden martxan. Azken txapelketa horrek Kopako txapeldunak biltzen zituen, eta 1999. urtekoa izan zen lehiatu zen azkena.