Futbola
3-0 Vila-reali
Kopa: Sevillak finalerdietarako txartela lortu du
Erredakzioa
Renato, Kanoute eta Alexis izan ziren Sanchez Pizjuanen jokatutako neurketako golegileak.
Sevilla egungo Errege Kopa txapeldunak finalerdietarako txartela eskuratu du final-laurdenetako itzulikoan Vila-real 3-0 mendean hartuta. Renato, Kanoute eta Alexis izan ziren Sanchez Pizjuanen jokatutako neurketako golegileak.
Asteazkenean Deportivo-Almeria eta Betis-Bartzelona jokatuko dira. Ostegunean, Atletico-Real Madril.
Fitxa teknikoa:
3 - Sevilla FC: Javi Varas; Sergio Sanchez, Martin Caceres, Alexis (Konko, 59''), Fernando Navarro, Dabo; Renato, Romaric (Jesus Navas, 76''), Zokora; Kanoute (Perotti, 73'') eta Negredo.
0 - Vila-real CF: Diego Lopez; Cicinho, Gonzalo Rodriguez, Catala (Bruno, 63''), Joan Oriol; Borja Valero, Musacchio, Cani (Capdevilla, 75''); Jefferson Montero, Rossi eta Altidore (Marco Ruben, 63'').
Golak:
1-0, 6'': Renato.
2-0, 47'': Kanouté.
3-0, 49'': Alexis.