Itxi

Futbola

Kopa, final-laurdenak

Real Madril-Atletico (3-1): Mourinhoren taldeak irabazi du derbia

Erredakzioa

Atletico aurreratu zen Forlanen golarekin, baina etxekoek markagailuari buelta eman zioten Ramos, Cristiano Ronaldo eta Ozili esker. Beste partidan, Almeriak Deportivori irabazi zion (1-0).

Real Madrilek garrantzi handiko garaipena lortu du Kopako final-laurdenetako joaneko partidan Atletico Madril 3-1 mendean hartuta. Forlanek markagailua estreinatu zuen partida hasi eta berehala, baina etxekoek susperraldia lortu zuten Sergio Ramos, Cristiano Ronaldo eta Ozilen golekin. Alemania izan zen onena. David De Geak gol-zaparrada saihestu zuen.

REAL MADRIL: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Carvalho, Marcelo; Di Maria (Granero, 91''), Xabi Alonso, Khedira, Ozil (Gago, 91''), Cristiano Ronaldo; Benzema (Kaka, 56'')

ATLETICO MADRIL: De Gea; Filipe, Perea, Dominguez, Ujfalusi; Assunao, Juanfran (Valera, 89''), Raul Garcia (Mario Suarez, 50''); Reyes, Aguero eta Forlan (Fran Merida, 78'').

GOLAK:

0-1, 7''. Forlan.

1-1, 14''. Sergio Ramos.

2-1, 61''. Cristiano Ronaldo.

3-1, 90''. Ozil.

Jokatu zen beste neurketan, Almeriak Deportivori irabazi zion Rindaroyk, 34. minutuan, bere atean sartutako golari esker.

ALMERIA: Esteban; Macedo, Carlos Garcia, Marcelo Silva, Bernardello; Mbami, Juanma Ortiz, Corona (Pellerano, 87''); Ulloa, Kalu Uche (Jonathan, 66'') eta Piatti (Crusat, 76'').

DEPORTIVO: Manu; Manuel Pablo, Lopo (Aythami, 46''), Rochela, Ze Castro, Rindaroy; Desmarets, Juan Rodriguez, Ruben Perez, Pablo Alvarez (Valeron, 59''); eta Lassad.