Itxi

Futbola

Aldaketarik ez hamaikakoan

Bartzelonak bere estiloari eutsiko dio Real Madrilen aurkako klasikoan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Guardiolak ez du aldaketarik egingo ohikoa duen hamaikakoan. Xavik, Iniestak eta Busquetsek osatuko dute talde katalanren zelai erdia.

FC Bartzelona hasi da Real madrilen aurkako partida prestatzen. Katalanek etxean, Camp Noun jokatuko dute Real Madrilen aurka datorren astelehenean (21:00etan).

Badirudi Guardiolak ez duela aladketarik egingo ohikoa duen hamaikoan eta talde katalanak bere betiko estiloari eutsiko dio. Bartzelona aldean Keita edo Mascherano hasieratik jartzearen aldeko zurrumurruak ere egon dira, baina ez da hala izango. Keita edo Mascherano sartzearen arrazoia Real Madrilen sormen jokoa geratzeko plan bat izango litzateke, baina badirudi Guardiola ez dela horren aldekoa. Gainera, Guardiolak atsedena eman zion Busquetsi Txapeldunen Ligan jokatu zuten Panathinaikosen aurkako partidan.

Horrenbestez, zalantza bakarra izango dugu Bartzelonaren hamaikakoan guztia ondo badoa. Zalantza ezker hegala nork beteko duen izango da. Maxwellek, Abidalek edo Adrianok joka dezakete postu horretan. Honakoa izan daiteke Bartzelonaren hamaikakoa: Valdes; Alves, Pique, Puyol, Maxwell edo Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta; Pedro, Villa eta Messi.