Itxi

Futbola

Real Madril

Bi partidako zigorra ezarri diote Jose Mourinhori

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Murtziaren aurka egotzia izan zen. Sportingen eta Athletic Cluben aurkako partidetan beteko du zigorra eta ez du Bartzelonaren aurkako partida galduko.

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzaileari Murtziaren aurkako partidan egotzia izateagatik.

Mourinhok Sportingen eta Athleticen aurka beteko du zigorra, baina ez du Bartzelonaren aurkako Klasikoa galduko. Azaroaren 29an Camp Noun egongo da Real Madril zuzentzen.