Futbola
Bartzelona vs. Sevilla
Kopako finala Wanda Metropolitanon jokatuko da, apirilaren 21ean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erabaki horren ondorioz asteburu horretarako aurreikusita zeuden Ligako zenbait partida egunez aldatu beharko dira:
-
Bartzelona da lehiaketako egungo txapelduna Argazkia: EFE
Wanda Metropolitano zelaiak hartuko du apirilaren 21ean Bartzelonaren eta Sevillaren artean jokatuko den Errege Kopako finala. Hala erabaki du astelehen honetan Espainiako Futbol Federazioak.
Atletico Madrilen etxe berria joan zen urteko irailean inauguratu zuten, eta 2019ko Txapeldunen Ligako finaleko agertokia izango da. 67.829 futbolzalerentzako lekua dauka.
Hartara, asteburu horretarako aurreikusita zeuden Ligako hainbat partida egunez aldatu beharko dira: Bartzelona-Villa-real, Sevilla-Real Madril, Atletico-Betis. Lehendabiziko bi norgehiagokak maiatzaren 9an jokatuko dira eta erabakitzeke dagoena da noiz lehiatuko duten Atleticok eta Betisek.
Federazioko presidentetzarako hauteskundeak, apirilaren 9an
Juan Luis Larreak zuzentzen duen Espainiako Futbol Federazioko batzorde kudeatzaileak adostu duenez, presidente izateko hauteskundeak apirilaren 9an, astelehenarekin, egingo dira. Hauteskunde horietatik aterako da Angel Maria Villarren ordezkoa aterako dena.