Futbola
Gaur, Eskoziaren aurka
Espainiako selekzioa: Fernando Llorente aulkian gera daiteke
Erredakzioa
FC Bartzelonako David Villak jokatuko du hasieratik asteleheneko entrenamenduan ikusitakoaren arabera.
Eskoziaren aurkako partidan ez dituela hasierako hamaikakoan aldaketa ugari egingo adierazi zuen Vicente del Bosque Espainiako hautatzaileak emandako prentsaurrekoan. Ostiralean Lituaniaren aurka jokatu zuten eta gaur Hampden Parken dute hitzordua. Asteleheneko entrenamenduan ikusitakoaren arabera, Athleticeko Fernando Llorente aulkian gera daiteke eta David Villak joka dezake hasieratik.
Gaur 2012ko Eurokopako sailkatze faseko hirugarren partida jokatuko dute espainiarrek. Hamaikakoa honakoa izan daiteke: Iker Casillas, Ramos, Puyol, Pique, Capdevila, Busquets, Xabi Alonso, Iniesta, Cazorla, Silva eta Villa.