Itxi

Futbola

Abuztuaren 18tik 21era

Alaves-Leganes partida 2017-18 Ligako lehenengoa izango da, abuztuaren 18an

Agentziak | Erredakzioa

Zubeldiaren taldeak ostiral batean jokatuko du Butarquen. Realak larunbatean jokatuko du, Athleticek igandean eta Eibarrek astelehenean.

  • Alavesek Leganesen itxi zuen azken Liga; orain, bertan estreinatuko du 2017-18koa. Argazkia: EFE.

    Alavesek Leganesen itxi zuen azken Liga; orain, bertan estreinatuko du 2017-18koa. Argazkia: EFE.

2017-18 Ligako lehen jardunaldiak baditu ordutegiak. Abuztuaren 18an hasi eta 21ean amaituko da, eta lau euskal taldeek ondorengo egunotan jokatuko dute: Alavesek, 18an, ostiralean, Leganesen, 20:15ean; Realak, Balaidosen, Celtaren aurka, 19an (larunbatean), 18:15ean; Athleticek, biharamunean, San Mamesen, Getaferen kontra, 18:15ean; eta Eibar Rosaledan arituko da, jardunaldiko azken partidan, abuztuaren 21ean, 22:00etan, Malagaren aurka.

Hauxe da LaLiga Santander 2017/18ko lehen jardunaldiko partiden zerrenda, osorik:

Abuztuaren 18an (ostirala)

20:15ean: Leganes-Alaves

22:15ean: Valentzia-Las Palmas

Abuztuaren 19an (larunbata)

18:15ean: Celta-Reala

20:15ean: Girona-Atletico Madril

22:15ean: Sevilla-Espanyol

Abuztuaren 20an (igandea)

18:15ean: Athletic-Getafe

20:15ean: Bartzelona-Betis

22:15ean: Deportivo-Real Madril

Abuztuaren 21ean (astelehena)

20:15ean: Levante-Villarreal

22:00etan: Malaga-Eibar