Futbola
Futbola
Javier Clementeren ibilbidea, entrenatzaile bezala
Erredakzioa
Barakaldoko entrenatzailea bi selekziotan egon da, eta lehen eta bigarren mailako beste hainbat taldetan.
Javier Clementek Athleticen gazteen taldeetan hasi zuen bere ibilbidea entrenatzaile lanetan. 1981etik 1986ra lehen taldean aritu zen, alegia Bilboko taldearen azken urrezko garaia izan zena. Clemente aulkian zelarik Athleticek, bi Liga (1982-1983 y 1983-1984) eta Errege Kopa bat (1984) irabazi zituen, baita Superkopa bat ere (1984).
1986tik1992ra, Barakaldoko entrenatzailea, Espanyol eta Atletico Madrilen ibili zen berriro Athleticen itzuli baino lehen. 1992an Espainiako selekzioko entrenatzaile bihurtu zen, zeinekin 62 partida egin zituen, Estatu Batuetako Mundiala ere kontuan izanik. 1998an selekzionatzaile postutik kendu eta berriz ere lehen eta bigarren mailako hainbat taldetan aritu zen, berriro selekzio batean aritu baino lehen (Espanyol, Betis, Tenerife, Reala, Real Murtzia...). 2006an Serbiako selekzionatzaile bilakatu zen baina Austria eta Suitzako Eurokoparako sailkapena ez zuenez lortu kanporatua izan zen 2007ko abenduan.
2008an Iraneko entrenatzaile bilakatzeko zorian egon zen baina Clementek Murtzia aukeratu zuen. Valladolidekin bigarren mailari jaitsi zen iaz eta orain, entrenatzaile bizkaitarra Kamerungo selekzioan arituko da, hegoafrikako Mundialean itxura kaxkarra eman duen taldean.