Itxi

Futbola

Kataluniaren aurkako partida

Zaleentzako gunea martxan da Bilboko Areatzan

Erredakzioa

Bestalde, Arrortuk eta Etxarrik deitutako jokalariek bi entrenamendu saio egingo dituzte partida aurretik: larunbatean (18:00etan) eta igandean (10:30ean).

1:05

Martxan da dagoeneko Bilboko Areatzan zaleentzako jarritako gune berezia, Euskal selekzioaren eta Kataluniaren arteko partida dela-eta. Gune horretan umeentzako ekitaldiak, musika kontzertuak eta janari-dastaketak izango dira, besteak beste.

Larunbatean, 11:00etik 01:00era, umeentzako tailerrak egongo dira, emakumezkoen taldeen arteko partida pantaila erraldoietan emango dute, eta Korrontzi eta Rumba sin Rumbo taldeen kontzertuak izango dira, beste ekitaldi batzuren artean.

Igandean, trikitilariak, Miquel del Roig eta Joseina Etxeberria 'DJ'ak izango dira. Halaber, San Mameseko partida zuzenean emango dute pantaila erraldoietan 20:30etik aurrera. Ekitaldiak 22:15ean amaituko dira.