Futbola
Erabaki ofiziala
Adelante Ligaren hasiera 'bertan behera' uztea erabaki du Futbol Ligak
Erredakzioa
Lehen jardunaldia abuztuaren 23 eta 24rako aurreikusita zegoen.
-
Valladolid eta Osasuna dira aurten Adelante Ligan jokatuko duten taldeetako bi. Efe.
Futboleko Liga Profesionalak Adelante Ligaren hasiera "bertan behera" uzteko erabakia hartu duela iragarri du komunikatu baten bidez. Erabakia Merkataritza-gaietarako epaitegiak Murtzia taldea txapelketan izenpetzeko emandako aginduaren ondorioz hartu dute.
Adelante Ligaren hasiera abuztuaren 23-24rako aurreikusita zegoen.
Sei paragrafoko komunikatuan, "Ligan arituko diren talde kopuruaren aldaketa Espainiako Futbol Federazioakin adostu" behar dela azpimarratzen dute. Gauzak hórrela, astelehenerako batzarra deitu dute, eta ondoren prentsaurrekoa emango dute.
“Txapelketako egutegi berria egitea beharrezkoa izanez gero, hori Espainiako Futbolarien Elkartearekin batera egin behar da, duela gutxi sinatutako hitzarmenaren arabera”, dio Liga Profesionalak.
Deialdiak
Gauzak horrela, abuztuaren 18an, 10:30ean, batzarra egingo dute "Murtziaren inguruko epaia aztertzeko".
“Halaber, egun berean 12:00etan Bigarren Mailako Batzordea batzartuko da aurreko batzarrean hartutako erabakiak aztertzeko”. Ondoren, Javier Tebasek prentsaurrekoa emango du.