Futbola
Madrilen
Aurpegi ezagunek Eibarren kapital handitzea babestu dute
Erredakzioa
Kirol arloan egin beharrekoak egiten baditu, kapital gehitzea da Eibarrek konpondu behar duena. Alex Aranzabal presidentea Madrilen izan da Eibarren egoeraz hitz egiten.
-
Aurpegi ezagunek Eibarren kapital handitzea babestu dute. Argazkia: EFE
Oraindik hiru jardunaldi falta dira Bigarren Mailako denboraldia bukatzeko, baina talde Eibarrek asteburu honetan ziurtatu dezake igoera.
Kirol arloan egin beharrekoak egiten baditu, kapital gehitzea da Eibarrek konpondu behar duena. Horretarako, talde armaginak aurrera jarraitzen du "Eibar defendatu" kanpainarekin. Gaur, Alex Aranzabal presidentea Madrilen izan da Eibarren egoeraz hitz egiten.
Helburua, Eibarrek kapital gehitzea lortzen ez badu, taldearekin gerta litekeen bidegabeko egoera azaltzea da (Bigarren B Mailan jokatu beharko luke). Hitzaldian, Madrilen bizi diren eta Eibarrekin lotura estua izan duten ezagunak izan dira, Xabi Alonso eta Asier Illarramendi, besteak beste.