Itxi

Futbola

Argentinara abiatu aurretik

Messik kontratu berria sinatu du

Erredakzioa

Argentinarrak 2018. urtera arteko kontratua dauka, eta orain adostutakoarekin munduan gehien kobratuko duen jokalaria izango da (20 milioi euro inguru, urtero).

  • Leo Messi. Argazkia: EFE

    Leo Messi. Argazkia: EFE

Leo Messik bere kontratua hobetzeko akordioa sinatu du gaur, FC Bartzelonak jakinarazi duenez. Hitzarmenaren sinaduran, jokalaria, bere aita Jorge Messi eta Josep Maria Bartomeu Barçako presidentea izan dira.

Negoziazioak aspaldi hasi ziren, Sandro Rosell Barçako presidentea zenean, baina orain zehaztu dute hitzarmena. Argentinarrak 2018. urtera arteko kontratua dauka, eta orain adostutakoarekin munduan gehien kobratuko duen jokalaria izango da (20 milioi euro inguru, urtero). Etete klausulak 250 milioi euroko izaten jarraituko du.