Futbola
Adelante Liga
Eibarrek garaipenaren bideari heldu dio berriro, Gaztelari irabazita
Erredakzioa
Armaginak 0 eta 1 gailendu dira eta igoerarekin amets egiten jarraitzeko urrezko hiru puntu lortu dituzte.
Ander Capak lehen ordu laurdenean egindako gola nahikoa izan zaio Eibarri Madrilen irabazi eta azken hiru jardunaldietako bolada txarrari amaiera emateko.
Armaginen gola 11. minutuan iritsi da: Capak madrildarren defentsaren aldaratzea hartu eta Pacheco gainditu du jaurtiketa bortitza eginda.
Real Madrid Gaztela partida berdintzen saiatu da, baina talde gipuzkoarra gehiago izan da eta merezitako garaipena lortu du. Igoeraren ametsak bizirik dirau.
Fitxa teknikoa:
0 - Real Madril Gaztela: Pacheco; Derik (Sobrino, 85. min), Llorente, Cabrera, Noblejas; Mascarell, Aguza (Pablo Felipe, 70. min), Lucas, Jaime (Burgui, 59. min); José Rodríguez eta Willian José.
1 - Eibar: Irureta; Lillo, Albentosa, Raúl Navas, Kijera; Errasti, Dani García, Capa (Morales, 87. min), Gilvan Gomes; Arruabarrena (Urko Vera, 72. min) eta Mainz (Añibarro, 46. min).
Gola: 0-1, 11. min: Capa.