Futbola
Mendizorrotzan
Landutako eta sufritutako puntua Zaragozaren aurka (2-2)
Erredakzioa
Mauro Quirogak egin du berdinketaren gola, 81.ean, Leo Franco atezaina buruz gaindituta.
-
Mauro Quiroga, gola ospatzen. Argazkia: EITB
Alavesek puntu bat eskuratu du Zaragozaren aurka (2-2), Mendizorrotzan jokatutako partidan. Landutako eta sufritutako puntua izan da.
Borja Viguerak Gasteizko taldea aurreratu du partidako 5. minutuan, bikain jaurtitako zuzeneko falta batean. Etxekoek partida kontrolatzea lortu dute, baina Zaragozak arriskua sortu du eraso bakoitzen, eta 25. minutuan Alaveseko atzelarien hutsegitea baliatu du Rogerrek neurketa berdintzeko.
Zaragozak 56. minutuan egin du bere bigarren gola. Jokaldi ona egin du Montañesek Alavesen area barruan, bere jaurtiketak Samuelen jo du, eta Goitiak ezin izan du gola saihestu.
Baina Alavesek berdinketa lortzeko lanean jarraitu du, eta 81.ean erdietsi du. Mauro Quirogak Leo Franco Zaragozako atezaina gainditu du, buruz. 34 puntu ditu Alavesek, eta agur esan dio sailkapen nagusiko azken postuari. Une honetan Girona (33) dago azken postuan.