Itxi

Futbola

Nagusitasunez

Eibar, indartsu lidergoan

Erredakzioa

Yuri, Albentosa eta Jotaren golek garaipena eman diote Eibarri Mirandesen aurka (1-4), hasietarik bukaerara arte nagusi izan den partidan.

Eibarrek lau gol sartu dizkio Mirandesi Anduvan (1-4), nagusitasun eta eraginkortasun erakustaldi batean, eta Adelante Ligako lidergoa sendotu du. 54 ditu Eibarrek sailkapenean.

Yurik lehenengoa sartu du 5. minutuan, Pablo Infante urrunketa txar bat aprobetxatuta. Lehenengo zatian ezer gutxi gehiago gertatu zen.

Eibarrek zelai erdiko kontrola izan zuen, eta ez zion Mirandesi aukera askorik utzi. Galduta zebilen etxeko taldea. Ez zuten abagune gehiago sortu, Mirandesen azken bat izan zekin, atsedenaldia baino lehen. Eibar aurretik joan zen aldageletara.

Bigarren zatian, bi taldeak suspertu ziren, eta aukera gehiago ikusi ahal izan ziren. 55. minutuan, Yurik beste bat egin zuen Prietoren atean, urrunetik. Momentu horretatik aurrera, 0-2koak armaginen aukera gehiago ekarri zituen.

Albentosak partida erabakita utzi zuen 63. minutuan, eta Jotak aldea handiago egin zuen. Diaz de Ceriok Mirandesen gol bakarra egin zuen, azken minutuetan.

FITXA TEKNIKOA

Mirandes: Prieto; Flaño, Caneda, Corral, Koikili; Muneta, Ivan Agustin (Nagore, m.72); Iriome, Pablo Infante, Rios (Muñiz, m.63); eta Goiria (Diaz de Cerio, m.60).

Eibar: Irureta; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Yuri; Dani Garcia (Rivas, m.70), Errasti; Capa, Jota (Arruabarrena, m.85), Eizmendi (Lillo, m.75); eta Urko Vera.

Golak: 0-1, m.5: Yuri; 0-2, m.55: Yuri; 0-3, m.63: Albentosa; 0-4, m.71: Jota; 1-4, m.85: Diaz de Cerio.