Futbola
Porrota Mirandesen aurka (0-2)
Alaves, lur jota
Erredakzioa
Denboraldia bukatzeko hamabi jardunaldi geratzen diren arren, gasteiztarrek geroz eta gertuago dute Bigarren B Maila.
Alavesek porrot mingarria jaso du Mendizorrotzan, Mirandesen aurka (0-2). Denboraldia bukatzeko hamabi jardunaldi geratzen diren arren, gasteiztarrek geroz eta gertuago dute Bigarren B Maila.
Mirandes etxekoak baino gehiago izan da, eta lehen zatian utzi du garaipena bideratuta. Atzean ondo aritu dira bisitariak, eta erdialdean baloi ugari berreskuratu dituzte. Ondorioz, hainbat gol aukera izan dituzte.
Alvaro Corralek estreinatu du markagailua 26. minutuan, gol ederra sartuta. Alavesek banakoa sartzeko abaguneak izan ditu, baina azken ordu erdian hamarrekin jokatu du Gasteizko taldeak eta ezin izan du lortu. Luzapenean, partida erabakita utzi du Diaz de Ceriok Mirandesen bigarrena eginda.
Fitxa teknikoa:
0 Alaves: Goitia; Medina, Samuel, Jarosik, Nano; Manu Garcia, Alex Ortiz, Emilio Sanchez (Tejera, 75'); Stevanovic (Quiroga, 62'), Guzman, Viguera.
2 Mirandes: Prieto; Malón, Flaño, Corral, Rios; Iriome, Ivan Agustin, Muñiz (Muneta, 66'), Docal (Barahona, 72'); Pablo Infante eta Goiria (Diaz de Cerio, 79').
Golak
0-1, 26': Corral.
0-2, 93': Diaz de Cerio