Futbola
Neymarrem fitxaketagatik
FC Bartzelonak 13,5 milio euro ordaindu dizkio Ogasun Publikoari
Erredakzioa
Delitu fiskala leporatuta, klubak borondatezko ordainketa egitea erabaki du, zigortuz gero, ordaindu beharreko dirua murrizteko asmoarekin.
-
Neymar. Argazkia: EFE
FC Bartzelonako Zuzendaritza Batzordeak aho batez erabaki du Ogasun Publikoari 13.550.830,56 euroko autolikidazioa egitea, jakinarazi du klubak ohar baten bidez.
Iragan astean, Pablo Ruz epaileak Bartzelona inputatzea erabaki zuen, Neymarren fitxaketarekin 9.1 milioiko iruzurra egin zuela argudiatuta. Delitu fiskala leporatuta, klubak borondatezko ordainketa egitea erabaki du, zigortuz gero, ordaindu beharreko dirua murrizteko asmoarekin.
Hala ere, ohar berean, Neymarren fitxaketan, delitu fiskala egin ez zuela "ziur" dela azpimarratu nahi izan du FC Bartzelonako. Klubak legearen barruan jardun duela gaineratu du eta erakundearen izena behar den instantziaren aurrean defendatuko duela.