Futbola
Ghanaren kontra
Clementeren Libiak Afrikako Nazioen Txapelketa irabazi du
Erredakzioa
Libiako futbol selekzioak inoiz titulu bat irabazten duen lehenengo aldia da.
-
Clemente, Libiarekin artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB.
Libiako selekzioak, Javier Clementek entrenatuta, bere historiaren lehenengo titulua irabazi du, Afrikako Nazioen Txapelketa (CHAN), Hegoafrikan. Clementeren taldea Ghanari gailendu zaio penalti txandan (4-3), neurketan zehar golik gabe berdinduta.
Txapelketako faboritoa kanporatu du, finalean, Clementeren Libiak, eta historia egin du herrialdean. Afrikako ligetan jokatzen duten futbolariek baino ezin dute parte hartu txapelketa honetan. Barakaldoko entrenatzailearentzat ere lehenengo titulua da, Athleticekin orain dela 30 urte lortutakoen ostean.
Anobaah ghanatarrak gola izan zuen 27. minutuan, partidako abagune argienean, baina Abdaula atezaina ondo aritu zen. Bigarren zatian, kontrola izatera heldu zen Libia, Ghanak aukera gehienak sortzen zituen arren. Bi taldeek irabaztea gertu izan zuten luzapenean, baina dena penaltietan erabaki zen.
3 golen aldea izan zuen hasieran Libiak, baina gero markagailua berdindu zuen Ghanak. Azkenean, Eltrbiren golak eta Joshuaren akats batek erabaki zuten finala.
FITXA TEKNIKOA
0 - Libia: Abdaula, Abushnaf (Fadel, 106. min), Al Mahdi, Almaghasi, Elgadi, Elhouni, Eltrbi, Ghanodi (Omar, 64. min), Mohamed A, Salama y Saleh.
0 - Ghana: Adams S; Ainooson, Akuffu, Annobaah (Mohammed L, 99. min), Attobrah, Bancey, Joshua, Mohammed S (Yahaya, 62. min), Opoku (Owusu, 119. min), Saka y Sulley.
Penaltiak: 1-0, Saleh. 1-0, Akuffuk kale. 2-0, Al Mahdi. 2-0, Ainoosonek kale. 3-0, Almaghasi. 3-1, Attobrah. 3-1, Elgadik kale. 3-2, Saka. 3-2, Omarrek kale. 3-3, Owusu. 4-3, Eltrbi. 4-3, Joshuak kale.