Futbola
Euskal Selekzioa - Peru
Selekzioa ikusteko sarrerak, salgai
Erredakzioa
Euskadiko Futbol Federazioaren webgunean, Kutxabankeko kutxazainetan eta San Mamesen (abenduaren 27an eta 28an) eros daitezke.
-
Abenduaren 28an Euskal Selekzioa - Peru. Argzazkia: EFE
Sarreren salneurriak
GOIKO ETA BEHEKO HARMAILA 25 €
GOIKO ETA BEHEKO EKIALDE HARMAILA 25 €
GOIKO IPAR HARMAILA 23 €
BEHEKO IPAR HARMAILA 20 €
ANIMAZIO SEKTOREA (110) 18 € (*) Taldeentzat bakarrik eta gainerakoak San Mameseko leihatiletan.
50 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak www.eff-fvf.org orriaren bidez eskatu daitezke, abenduaren 18ra arte.
Eskaera horrela egiteak ez du ziurtatzen sarrerarik gordetzea, baina, edozein kasutan, taldeak emandako helbide elektroniko edo telefonora zuzenduko da Euskadiko Futbol Federakundea.
Online salmenta (abenduaren 13tik 26ra)
Euskadiko Futbol Federakundeko webean (www.eff-fvf.org) erosi ahalko dira, baina Kutxabanken orotarako kutxazainetan inprimatu beharko dira.
Salmenta tokiak
Kutxabankeko kutxazainetan, abenduaren 13tik 26ra.
BIZKAIA
San Mames:
10:30-13:30 eta 17:30-20:00, abenduak 27
10:30-13:30 eta 18:00-20:45, abenduak 28
GIPUZKOA
Gipuzkoako Futbol Federakundea, Anoeta pasalekua 1 (Donostia). 943 46 30 22
ARABA
Arabako Futbol Federakundea, Amadeo Garcia de Salazar plaza, 2 (Gasteiz). 945 25 88 33