Futbola
BBVA Liga
Bartzelona gailendu da 'klasikoan', Neymarren eta Alexisen golei esker
Erredakzioa
Kataluniarrek 2 eta 1 nagusitu zaizkie madrildarrei eta dagoeneko sei puntuko aldea ateratzen diote sailkapenean talde zuriari.
-
Bartzelonako jokalariak, Neymarrek Real Madrili sartutako gola ospatzen. Efe.
Neymar brasildarraren eta Alexis Sánchez txiletarraren golek garaipena eman diote Bartzelonari Real Madrilen aurka jokatutako klasikoan. Kataluniarrek sei puntuko aldea dute orain sailkapenean.
Lehen gola lehen zatiko 19. minutuan egin du Neymarrek. Atsedenaldiaren ostean, Alexisek egin du bigarrena, 79. minutuan. Alexis bederatzi minutu lehenago atera da zelaira, Cesc Fabregasen ordez.
Madrildarren gola luzapenean iritsi da; 91. minutuan, hain zuzen. Jesé Rodriguez izan da golegilea, Di Mariaren ordez zelairatu berria zela.
Fitxa teknikoa:
2 - Bartzelona: Víctor Valdés; Alves, Piqué, Mascherano, Adriano; Busquets, Xavi, Iniesta (Song, m.77), Cesc (Alexis, m.70), Messi eta Neymar (Pedro, m.84).
1 - Real Madril: Diego López; Carvajal, Pepe, Varane, Marcelo; Khedira, Sergio Ramos (Illaramendi. m.56), Modric; Di Maria (Jesé, m.76), Cristiano Ronaldo eta Bale (Benzema, m.61).
Golak: 1-0, m.19: Neymar. 2-0, m.78: Alexis. 2-1, m.90+1: Jesé.
Epailea: Undiano Mallenco (nafarra). Txartel horia atera die Busquets (m.7), Sergio Ramos (m.14), Adriano (m.35), Bale (m.45), Khedira (m.59), Marcelo (m.64) eta Cristiano Ronaldo (m.80) jokalariei.