Futbola
Chelsearen porrota
Mourinho: 'Real Madrilen aurka galtzea ez da drama bat'
Erredakzioa
Portugaleko entrenatzaileak porrota lasai eta liskarrak alde batera utzita onartu du. Cristiano Ronaldok bi gol lortu zituen bere entrenatzaile ohiaren kontra.
-
Mourinho. Argazkia: EFE
Jose Mourinho Chelseako prestatzaileak lasai eta iraganean izandako liskarrak alde batera utzita onartu zuen Real Madrilen aurkako porrota (3-1).
Mourinhok, porrotaren aurretik bere taldea bost garaipen eta 0 puntu zituela, eta orain bost garaipen porrot bakarra eta 0 puntu dituela azaldu du. "Horrek denboraldi-aurrean gaudela adierazten du, eta galtzea eta lanean jarraitzea ez da drama bat. Nire talde odiaren aurka galtzeak ere ez du ezer esan nahi", esan du portugaldarrak.
Cristiano Ronaldok gogor erantzun ondoren, Mourinhok bere adierazpenak gaizki ulertu zirela eta ez dagoela arduratuta adierazi du.
"Ez dakit Ronaldok zer esan duen, ez da nire arazoa. Ni orain Chelsean nago, Real Madrili onena opa diot, bertan lagunak ditudalako, presidentetik hasita. Madrilek Liga irabaztea nahi dudala esan dezaket, ez dut arazorik, bide egokian jarraitzea oso ona da", azaldu du Jose Mourinhok.