Itxi

Futbola

Froga epean egon da

Ustaritzek kontratua sinatu du Dinamo Tbilisirekin

Erredakzioa

Georgiako taldearekin kontraturik sinatu gabe ibili da entrenatzen. Sei egun nahikoa izan dira klubeko ordezkariak konbentzitzeko eta aste honetan sinatu du kontratua.

  • Ustaritz

    Ustarirz Dinamo Tbilisirekin egindako entrenamendu batean. Argazkia: FC Dinamo

Ustaritz Aldekoaotalora Dinamo Tbilisiko jokalaria da jada. Athleticeko jokari ohiaren fitxaketa ofiziala da. Euskal jokalariak aste honetan sinatu du kontratua Georgiako taldearekin, sei egun froga moduan egonda.

eitb.com-ek aurreratu zuenez, Ustaritz otsailaren 7an hasi zen Dinamo Tbilisirekin entrenatzen, baina ez zuen kontraturik sinatu beste komunikabide batzuk kontrakoa esan zuten arren. Froga epean egon zen. Baina sei egun eta partida baten 40 minutu jokatzea nahikoa izan ditu Ustaritzek Dinamo Tbilisko entrenatzaileak eta ordezkariak konbentzitzeko. Bi aldeak akordiora iritsi dira, eta kontratua sinatu dute.

Dinamo Tbilisi denboraldiaurre txiki bat egiten ari zen martxoaren 9an hasiko den titulurako playoffa jokatzeko. Kopari ekingo diote orain.

Georgiako taldean Valentziako, Betiseko eta Levanteko jokalari ohia izandako Xisco, Bartzelonako harrobiko taldeetan jokatutako Carles Coto eta Mikel Alvaro (Amurrioko jokalari ohia) euskal jokalaria izango ditu taldekide, besteak beste.