Itxi

Futbola

Deialdia

Amorebieta, Barkero eta Illarramendi, azken orduko bajak

Erredakzioa

Etxarrik eta Amorrortuk Xabi Castillo zuri-gorria deitu behar izan dute Euskal Selekzioak azken orduan izan dituen hiru bajak jakin ondoren.

  • Illarramendi Granadaren aurka. Argazkia: EFE

    Illarramendi Granadaren aurka. Argazkia: EFE

Fernando Amorebietak, Jose Javier Barkerok eta Asier Illarramendik ezin izango dute jokatu Boliviaren aurkako norgehiagoka, eta Mikel Etxarrik eta Jose Maria Amorrortuk Xabi Castillo zuri-gorria soilik deitzea erabaki dute. Honela, deialdia 20 jokalarik osatuko dute.

Deialdia horrela geratu da: Castillo, Iraizoz, Iraola, Susaeta, Ibai Gómez, Toquero eta Aduriz (Athletic); Zubikarai, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Xabi Prieto eta Agirretxe (Reala); Xabi Alonso (Real Madril); Beñat (Betis); Mikel Rico (Granada); Balenziaga (Valladolid); Oier eta Sola (Osasuna) eta Labaka (Rayo Vallecano).

Xabi Castillo Mikel Labakarekin batera azken orduan sartu da deialdian, Rayoko znetralak Jon Aurtenetxeren tokia hartu baitu.