Itxi

Osasuna

KOPAKO FINALA

Osasunak mosaiko erraldoi bat antolatu du Cartujako finalerako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Mosaikoa 22.500 kartulinak osatuko dute, “Osasuna” hitza irudikatzeko, eta jokalariak zelairatzen direnean altxatu beharko dituzte, partida hasi baino bost minutu lehenago.

  • Osasunak Cartujan antolatutako mosaikoa.

    Osasunak Cartujan antolatutako mosaikoa. Argazkia: Osasuna

Osasunak 22.500 kartulinaz osatutako mosaiko erraldoia antolatu du Real Madrilen aurkako Errege Kopako finalaren atarian, Iruñeko klubak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Kartoi mehe horiek erabiliz, "Osasuna" hitza irudikatuko dute, kolore urdina eta gorria klubaren izenaren gainetik eta azpitik jarrita. Estadioaren hegoaldeko harmaila eta zale gorritxoak hartuko dituen alboko sektoreak hartuko du aipatu mosaikoa.

Zaleek Cartujan dagokien eserlekuaren atzealdean aurkituko dute bilduta euren kartulina, eta bi taldeetako jokalariak zelairatzen direnean (21:55), gora altxatu beharko dituzte guztiak, klubak ohar baten bidez emandako azalpenen arabera.