Itxi

Osasuna

KOPAKO FINALA

Sanchez Martinezek zuzenduko du Osasunaren eta Real Madrilen arteko Kopako finala

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Murtziako epaileak hamaika neurketa zuzendu dizkio talde nafarrari, eta gorritxoek hiru partida irabazi, bat berdindu eta zazpi galdu dituzte harekin.

  • Sanchez Martinez, aurtengo denboraldiko Ligako partida batean

    Sanchez Martinez, aurtengo denboraldiko Ligako partida batean. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak asteazken honetan jakinarazi duenez, Jose Maria Sanchez Martinez Murtziako epaileak zuzenduko du larunbat honetan, Sevillako Cartuja estadioan, jokatuko den Osasunaren eta Real Madrilen arteko Errege Kopako finala (22:00etan, ETB1).

Sanchez Martinez 1983ko urriaren 3an jaio zen Lorcan, eta 2015ean debutatu zuen Lehen Mailan, Reala-Sporting (0-0) partidan, Bigarren Mailan lau denboraldi eta 89 neurketa zuzendu ondoren. 2017tik nazioarteko epailea da, eta lehen aldiz Kopako final bat epaitzeko ardura izango du.

Hamaika aldiz zuzendu dizkio norgehiagokak Osasunari, eta gorritxoek hiru partida irabazi, bat berdindu eta zazpi galdu dituzte harekin. Hala, denboraldi honetan hutsean berdindu zuten nafarrek Celtaren kontra (0-0), Sadarren, martxoaren 6an.çç

Real Madrili, berriz, 31 partida zuzendu dizkio. Talde zuriak horietako hemezortzi irabazi ditu, zortzi berdindu eta bost galdu. Aurtengo denboraldian hirutan egokitu zaio Sanchez Martinez epaile-lanetan, guztiak Santander Ligan, eta beste horrenbeste garaipen eskuratu ditu Carlo Ancelottiren taldeak: 2-1 Betisi, 3-1 Bartzelonari eta 0-2 Athletici.