Itxi

Osasuna

Errege Kopa

Modricek Osasunaren aurkako Kopako finala galduko du lesio baten ondorioz

EITB Media

Real Madrileko erdilariak lesioa du ezker hankako iskiotibialetan, eta maiatzaren 6an ezingo du jokatu Errege Kopako finala.

  • Luka Modric

    Luka Modric Real Madrileko jokalaria, Chelsearen aurkako Championseko partidan. Argazkia: EFE

Luka Modric Real Madrileko erdilariak maiatzaren 6an ez du jokatuko Osasunaren aurkako Errege Kopako finala, ezker hankako iskiotibialetako lesioaren ondorioz bi aste egongo baita jokatu gabe, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Gainera, ikusteko dago kroaziarra prest egongo ote den maiatzaren 9an Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko neurketarako. Real Madrilek Manchester City izango du aurkari Santiago Bernabeun. Modricek apirilaren 25ean hartu zuen min, Gironaren aurkako partidan, eta maiatzaren 9an beteko dira jokatu ezinda eman beharko duen bi asteko epea. 

Bestalde, David Alabak haustura txikia du eskuin hankako trizeps suralean, baina badirudi austriarra Kopako finalerako prest egongo dela.