Itxi

Osasuna

KOPAKO FINALA

Iruñeko Udala lanean ari da Kopako finala Gaztelu Plazan ikus dadin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hiriko alkatearen hitzetan, lanean ari dira jendeak kalean eta giro onean ikus dezan Osasunaren eta Real Madrilen arteko finala.

  • Osasunaren zaleak Gaztelu Plazan finalerako sailkapena ospatzen

    Osasunaren zaleak Gaztelu Plazan finalerako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

Iruñeko Udalak Gaztelu Plaza aukeratu du pantaila erraldoi bat jartzeko, maiatzaren 6an Osasunak eta Real Madrilek Sevillan jokatuko duten Errege Kopako finala ikusteko.

Enrique Maya hiriko alkateak Cope Navarran egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "horretan ari gara lanean". "Ea lortzen dugun jendeak kalean eta futbol giro onean ikustea", erantsi du.

Mayaren hitzetan, finala irabazi edo ez, Arrasateri eta taldeari merezi duten harrera egingo zaie: "Harrera egongo da, irabazi edo galdu. Finalera iristea handia da. Gauza horiek guztiak prestatzeko lanean ari gara".

Hiru aste baino gutxiago falta dira zurien aurkako partidarako, eta gorritxoak euren historiako lehen titulua altxatzen saiatuko dira. Bazkideek asteartera arte izango dute izena emateko aukera, Cartujarako sarrera lortzeko itxaropenarekin.