Itxi

Osasuna

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Osasunak 69,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2022-2023 denboraldirako

EITB Media

Bazkide konpromisarioen babes zabala jaso dute Luis Sabalza presidentea buru duen zuzendaritzak aurkeztutako kontu ekonomikoek.

  • Osasuna

    Osasunaren Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

Osasunak 69,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2022-2023 denboraldirako, igande honetan (urriak 30) egin den Ohiko Batzar Nagusian bazkide konpromisarioen babesa jaso ostean.

Denboraldi honetarako, 69,1 milioi euroko diru sarrerak, 70,7 milioiko gastuak eta 1,6 milioiko defizita aurkeztu du Luis Sabalza presidentea buru duen zuzendaritzak, eta konpromisarioek onartu egin dute, aldeko 289 botorekin. Kontrako botoak 15 izan dira, eta 3, abstenitu direnak.

2021-2022 denboraldiko kontuak ere, milioi bateko galerak izan zituztenak, onartu egin dituzte bazkide konpromisarioek: aldeko botoak 301 izan dira; aurkakoak, 9; baliogabekoak, 4 eta abstentzio bakarra.

Bestalde, hauek dira Kontrol Ekonomikoko Batzordea osatuko duten bazkideak: Gonzalo Larrondo (162 boto), Jose Ricardo Perez de Zabalza (139 boto), Juan Maria Erice (113 boto) eta Eduardo Jimenez (97 boto). Felipe Esparza eta Manuel Soria dira ordezkoak.