Itxi

Osasuna

Larunbatean 18:00etan

Arrisku handiko partidatzat jo dute Zaragoza-Osasuna norgehiagoka

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioaren Biloentziaren Aurkako Batzordeak derbitzat jotzen du datorren larunbateko partida Iruña eta Zaragoza artean dagoen gertutasunagatik.

  • Sergio Fernandez eta Angel Lafita baloiagatik lehian Osasuna-Zaragoza partidan. Argazkia: EFE

Datorren larunbateko (18:00etan) Zaragoza-Osasuna partida arrisku handizkotzat jo du Espainiako Futbol Federazioaren Biolentziaren Aurkako Batzordeak.

Derbitzat jotzen dute norgehiagoka hau, Zaragoza eta Iruña artean 175 kilometro besterik ez baitaude. Hurbiltasun horrek talde bisitariko zale asko Romaredara gerturatzea ekar lezake.