Osasuna
2-1, Granadaren aurka
Nafarroako Erresuman beste garaipen garrantzitsu bat lortu du Osasunak
Erredakzioa
Jose Luis Mendilibarren taldeak sailkapenean beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman du. Nekounamek eta Lekic lortu dituzte gorritxoen golak.
- Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Sergio, Miguel Flaño, Raitala; Puñal, Nekounam; Cejudo (Damia, 80. minutuan), Raul Garcia, Lamah (Lolo, 75. minutuan); eta Lekic (Ibrahima, 49. minutuan).
1 - Granada: Roberto; Nyom, Diakhate, Mainz, Borja Gomez; Fran Rico; Abel Gomez (Jaime, 59. minutuan), Martins (Ighalo, 46. minutuan), Mikel Rico, Franco Jara (Henrique, 74. minutuan); eta Uche.
Golak: 1-0, 26. minutuan: Nekounam. 2-0, 29. minutuan: Lekic. 2-1, 31. minutuan: Mikel Rico.
Osasunak Granadaren erasoa sufritu egin du neurketako aurreneko minutuetan, baina Abel Resinoren mutilek ezin izan dituzte aukerak gauzatu. Martinsek izan du partidako lehenengo abagunea, baina Portugaleko jokalariaren saiakera langara joan da (7. minutuan). Andres Fernandez atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu eta norgehiagokako protagonista nagusia bilakatu da.
Mendilibarren mutilek izan duten aurreneko abagune argian, Nekounamek 1-0ekoa jarri du. Korner erdiraketa ederki errematatu du Iraneko erdilariak eta Osasunak markagailuan aurrea hartu du (26. minutuan). Gorritxoen bigarren gola Lekicek eskuratu du 29. minutuan, baina Granadak 2-1ekoa jarri du atsedenaldia baino lehen Mikel Ricok lortutako gol ikusgarriari esker.
Dejan Lekic lesionatu egin da bigarren zatiko 3. minutuan eta bere ordez Ibrahima zelaiaratu du Mendilibarrek. Dakarreko aurrelariak aukera argi anitz izan ditu, baina ezin izan du gorritxoen hirugarrena lortu.
Iruñeko taldea jaun eta jabe izan da bigarren zatian Abel Resinoren taldeak ezin izan duelako eroso jokatu. Hala ere, neurketa aldapa gora jarri zaio Osasunari 73. minutuan Patxi Puñal kapitainak bigarren txartel horia ikusi duelako. Azkenengo 15 minutuetan Granadak ezin izan ditu gol aukera argiak sortu eta garaipena Nafarroako taldearentzat izan da (2-1).