Osasuna
Errege Kopa
Bartzelona-Osasuna: Messi, gripeak jota, azken orduko baja
Erredakzioa
Jose Luis Mendilibarren mutilek kanporaketan bizirik jarraitzeko emaitza ona atera beharko dute Camp Nou futbol zelaian. Iruñeko taldeak zazpi jokalari lesionatuta ditu.
Andres Fernandez eta Nino deialditik at utzi ditu Mendilibarrek. Osasunak asteartean, 22:00etan jokatuko du Guardiolaren Bartzelonaren aurka Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagoka.
Deialdian, Roberto Torres eta Eneko Satrustegi gazteak sartu ditu entrenatzaile bizkaitarrak zazpi jokalari lesionatuta baititu Iruñeko taldeak. Horrela, Raul Garcia, Kike Sola, Ruben Gonzalez, Jon Echaide, Masoud Shojaei, Marc Bertran eta Roversio etxean geldituko dira.
Osasunaren deialdia: Asier Riesgo eta Ricardo, Damia, Sergio, Miguel Flaño, Satrustegui, Raitala eta Lolo, Puñal, Nekounam, Cejudo, Timor, Calleja, Annunziata, Lamah eta Roberto Torres, Lekic eta Ibrahima.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Mascherano, Abidal, Sergio Busquets, Xavi, Thiago, Pedro, Cesc eta Alexis.
Osasuna: Asier Riesgo; Damia, Lolo, Sergio, Raitala; Nekounam, Timor; Cejudo, Ibrahima, Annunziata; eta Lekic.