Osasuna
Taxoaren
Osasunak urteko azken entrenamenduan Kopa prestatzen jarraitzen du
ERREDAKZIOA
Osasunak 2011 entrenatzen bukatu du Taxoareko instalakuntzetan. Jokalariak datorren asteazkenean, urtarrilak 4, Bartzelonaren aurka Errege Kopan jokatuko duten neurketa prestatzen aritu dira.
-
Taxoare. Argarzkia: EITB.
Gorritxoak ordu eta erdiz aritu dira Taxoaren taldekako jokoa, jabetza ariketak eta jaurtiketak lantzen.
Osasunako sei jokalari min hartuta jarraitzen dute. Lesionatutakoen zerrendan Echaide, Marc Bertrán, Masoud, Rubén, Raúl García eta Kike Sola daude.
Igandean jokalariak deskantsatzeko astia izango dute, baina astelehenean lanera itzuliko dira goizeko 10:00etan, asteazkenean Bartzelonaren aurka Errege Kopan jokatuko duten neurketa prestatzeko.