Osasuna
BBVA Liga
Miguel Flaño: ‘Ezinezkoa da bi talde handiekin lehiatzea’
Erredakzioa
Osasunako jokalariak porrota onartu du, baina mota honetako partida bat horrela galtzea oso mingarria dela adierazi du.
-
Miguel Flaño. Argazkia: EFE
Miguel Flañok prentsaurrekoan adierazi duenez, Real Madrilen kontrako porrota onartu du dagoeneko, “ezinezkoa baita bi talde handiekin lehiatzea”. Hala ere, Nafarroako atzelariak taldea ez zela “hain txarto” egon adierazi du, baina “sendoagoa izan behar da une jakinetan”, haren ustez.
“Alde handiarekin galtzeak mina ematen du. Pertsona eta profesional bezala, mingarria da markagailuan horren alde handia izatea”, aitortu du Flañok. Hala ere, taldeak orain arte joko ona egin duela azpimarratu du, sailkapeneko leku lasaian baitago: “Osasuna sailkapenaren erdialdean badago gauzak ondo egin dituelako izango da, eta ziur nago taldea gai dela, helburuak betetzen joateko ezik, ahalik eta postu onenean egoteko”.