Itxi

Osasuna

27. jardunaldia

Garaipen garrantzitsua lortu du Osasunak Espanyolen aurka (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Roberto Torresek egin du partidako gol bakarra, penaltiz, 51. minutuan.

  • Osasunako jokalariak, Roberto Torresen gola ospatzen

    Osasunako jokalariak, Roberto Torresen gola ospatzen

Osasunak penaltiz egindako gol batekin irabazi dio Espanyoli Sadarren, LaLiga Santanderreko 27. jardunaldiko partidan. Garaipen horri esker, nafarrek 34 puntu dituzte sailkapenean eta Lehen Mailan jarraitzea gertuago dute. Kataluniarrek, berriz, helburu horretan gero eta oztopo gehiago dituzte eta gaur, gainera, partida oso txarra egin dute.

Kike Barja hamaikakora itzuli da hilabete batzuren ostean, eta horrek abiadura eta bizitasuna eman dio taldearen ezkerreko hegalari. Neurketako lehen errematea 7. minutuan iritsi da, aurreko jokaldi batean Ruben Garciak baloia oso altu errematatu ostean.

Lehen zatian oso aukera gutxi izan dira. Atsedenaldiaren atarian, Oier Sanjurko ezkerrez saiatu da, baina errematea oso ahul atera zaio eta Diego Lopezek ez du arazori izan baloia harrapatzeko.

Bigarren zatian, Osasuna erasora atera da eta aukera argia izan du lehen gola egiteko. Geldikako jokaldi batean, Roberto Torresek baloia areara bidali du baina Darkok ez du buruarekin egindako errematearekin asmatu.

51. minutuan, Victor Sanchezek penaltia egin du Torresek egindako erdiraketa batean baloia eskuekin ukitzeagatik. Torresek berak jaurti du zigorra ‘panenka’ eran eta baloia sareetara sartu da. 1-0, Osasunaren alde.

Diego Lopezek nafarren beste bi gol saihestu ditu, eta Abelardoren taldea ere partida berdintzen saiatu da, baina gauza handirik egin gabe. Iruindarrek ondo eutsi diote aldeari. Diego Lopez atezaina, gainera, kalera bota du epaileak bigarren txartel horia aterata, baloia areaz kanpo eskuarekin hartzeagatik.

Azkenik Osasunak lortu du garaipena, hiru puntu oso garrantzitsu poltsikoratuz.

Fitxa teknikoa:

1 – Osasuna: Rubén García; Roncaglia, Aridane, David García, Estupiñán; Roberto Torres, Oier, Darko, Rubén García (Nacho Vidal, 89. min); Enric Gallego (Cardona, 78. min), Kike Barja (Íñigo Pérez, 64. min).

0 – Espanyol: Diego López; Javi López (Víctor Gómez, 75. min), Bernardo, Cabrera, Dídac Vilá; Embarba (Melendo, 69. min), David López, Víctor Sánchez, Darder, Wu Lei (Calleri, 45. min), De Tomás.

Gola: Roberto Torres 1-0 (51. min).