Itxi

Osasuna

LESIOA

Moncayola ez da izango Athleticen aurkako derbian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jokalari gorritxoak ezker orkatila bihurritu zuen Real Madrilen aurkako neurketan.

  • Moncayola, Celtaren aurkako lehian.

    Moncayola, Celtaren aurkako lehian. Argazkia: EFE

Osasunak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Jon Moncayola erdilariak traumatismoa dauka ezker orkatilan, baita edema handi bat ere orkatila bereko eskuinaldeko atzeko egitura muskularretan.

Gorritxoen harrobiko jokalariak berak bakarrik hartu zuen min Real Madrilen aurkako neurketan (1-4), eta 10. minuturako aldatu behar izan zuten. Fran Merida atera zen haren lekuan.

Moncayolak denboraldi honetan egin du debuta Lehen Mailako taldearekin, Leganesen aurkako lehen jardunaldian lortutako garaipenean. Ordutik aurrera, askotan erabili du Arrasatek, Ligan jokatutako 23 jardunaldietatik 18tan parte hartu baitu. Gainera, Espanyolen aurkako lehian bere lehen gola lortu zuen (2-4).