Itxi

Osasuna

Final-zortzirenak

Osasunako zaleek sarrerak goiz bakarrean agortu dituzte

EITB.EUS

Gorritxoek ez dute bitan pentsatu eta Eladio Zilbeti kalean ilara egin dute, Reale Arenan jokatuko den Realaren kontrako Kopako partida ikusteko.

  • Osasuna-Levante.

    Osasuna-Levante. Argazkia: EFE

Osasunako zaleek Realaren aurkako Kopako partida ikusteko 868 sarrerak agortu dituzte, salmentan jarri diren goiz berean. Sarrerek 25 euroko kostua zuten eta bazkide zein aldekoei saldu zaizkie.

Norgehiagoka asteazkenean jokatuko da, Reale Arenan, 21:00etatik aurrera.