Itxi

Osasuna

LARUNBATEAN, 21:00ETAN

Osasuna, Wanda Metropolitanotik punturen bat urratzeko asmoz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gorritxoek Ligako hiru partida baino ez dituzte galdu orain arte, beraz, erakutsi ohi duten sendotasunari eutsi nahi diote Atleticoren aurka.

0:57
Jagoba Arrasate, Osasunako entrenatzailea

Osasunak Wanda Metropolitano bisitatuko du larunbat honetan Atletico Madrilen aurka aritzeko (21:00).

Talde gorritxoa hamargarren postuan dago Sevillaren aurka (hirugarren sailkatua) meritu handiko puntu bat lortu ostean, hamar jokalarirekin geratu baitziren Oier Sanjurjo kapitainak txartel gorria ikusita.

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak ez du uste bere hurrengo aurkaria nekatuta iritsiko denik Lokomotiven aurka Txapeldunen Ligako partida jokatu ondoren, baizik eta ziurrenik "animikoki hobeto" egoteko balio izan diola iritzi dio. Gainera, "denboraldiko partidarik zailenetakoa" izango dela gaineratu du.

Osasunak hiru partida bakarrik galdu ditu denboraldi honetan, hau da, bost garaipen eta zortzi berdinketa lortu ditu. Gorritxoak, hortaz, errendimendu bikaina ematen ari dira orain arte.

Arrasateren deialdiko albiste nagusietako bat Aridane erdiko atzelari kanariarra da, eta badirudi, zenbat jardunaldi minuturik jokatu ezinda ibili ostean, titular izango dela Atleticoren aurka.

Gainera, Kirolaren Auzitegi Administratiboak Oierri ezarritako zigorra bertan behera utzi du ostiral honetan, beraz, Atletikoren aurka jokatzeko aukera izango du.Bestalde, Simeonek entrenatzen duen taldeak lau baja izango ditu (Diego Costa, Stefan Savic, Victor Machin, 'Vitolo' eta Sime Vrsaljko).

Balizko hamaikakoak:

Atletico Madril: Oblak, Arias, Giménez, Felipe, Lodi, Saul, Herrera, Thomas, Koke, Joao Felix eta Morata.

Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia, Aridane, David Garcia, Estupiñan, Roberto Torres, Darko, Fran Merida, Ruben Garcia, Adrian eta Chimy Avila.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero.

Futbol-zelaia: Wanda Metropolitano.

Ordua: 21:00.