Osasuna
Garaipena etxetik kanpo
Osasunak aise irabazi dio Espanyoli, 10 jokalarirekin jokatu arren (2-4)
Agentziak | Erredakzioa
Nafarrak atsedenaldian 1 eta 0 joan dira atzetik baina bigarren zatian emaitza irauli dute Ruben Garciak, Chimy Avilak, Jon Moncayolak eta Roberto Torresek egindako golei esker.
-
Osasunako jokalariak, goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Osasunak 2 eta 4 irabazi dio Espanyoli RCD Stadiumean, Santander Ligako 15. jardunaldian.
Nafarrak ondo aritu dira lehen minutuetan, baina Espanyolek laster hartu du jokoaren kontrola. 18. minutuan, epaileak penaltia adierazi du Espanyolen alde VAR laguntzaile teknikoak esandakoari jarraituz, Roncagliak baloia area barruan eskuarekin ukitu duela adierazira. Penaltia Marc Rocak sartu du.
Bigarren zatian Arrasateren taldek 28 segundo behar izan ditu etxekoen atea zulatzeko. Estupiñanek kataluniarrek defentsan egindako hutsa aprobetxatu du baloia Ruben Garciari erdiratzeko eta Garciak banakoa egin du.
Baina gorritxoen erreakzioa ez da hor bukatu. Bernardok baloia bere atezainari ematen saiatu da, baina Chimy Avila zuhur aritu da, lapurtu egin dio eta 1 eta 2koa egin du.
Roncagliaren kaleratzea
52. minutuan partidan eragina izan duen beste jokaldi bat gertatu da, Roncagliak zelaia utzi behar izan duelako bigarren txartel hori jaso ostean.
Baina Osasunak ez du batera sufritu 10 jokalarirekin geratu arren. Alderantziz, hirugarren gola egin du 84. minutuan, Moncayolak zuzendutako kontraeraso batean, Espanyolen defentsak egindako enegarren hutsaren ostean. Eta laugarrena ere egiteko denbora izan du, 92.ean, Roberto Torresek sartutako penaltiari esker.
93.ean, Jonathan Callerik etxekoen bigarrena egin du, baina horrek ez du Espanyolek egindako partida kaskarra ezkutatu, ezta zaleen haserrea arindu ere.
Fitxa teknikoa
2. Espanyol: Diego López; David López, Bernardo, Calero (Melendo, 63. min); Pipa, Darder, Víctor Sánchez (Calleri, 52. min), Roca, Pedrosa (Piatti, 68. min); Wu Lei eta Campuzano.
4. Osasuna: Juan Pérez; Nacho Vidal (Jon Moncayola, 59. min), D. García, Roncaglia, Estupiñán; Torres, Brasanac, Oier, R. García; Chimy Ávila eta Adrián López (Raúl Navas, 54. min).
Golak: 1-0, 20. min: Marc Roca, penaltiz; 1-1, 46. min: Rubén García; 1-2, 49. min: Chimy Ávila; 1-3, 84. min: Moncayola; 1-4, 92. min: Roberto Torres, penaltiz. 2-4, 94. min: Calleri.