Itxi

Osasuna

Poztasun bikoitza

Osasuna: Calleja, 'oso pozik eta ilusio handiarekin'

Erredakzioa

Rico Perezen 40. partida jokatu zuen jokalariak Osasunarekin eta bere kontratua automatikoki berritu zuen. Gainera, taldeak hirugarren garaipena jarraian batu zuen.

Osasunako Javier Callejak "oso pozik eta ilusio handiarekin" dagoela adierazi du gaur prentsaurrekoan. Igandean poztasun bikoitza jaso zuen jokalariak Rico Perezen: taldeak hirugarren garaipena jarraian eskuratu zuen eta automatikoki kontratua berritu zuen.

Callejak Herculesen kontrako azken 18 minutuak jokatu zituen eta horrela, eta bere kontratuaren arabera, automatikoki berritu zuen Osasunarekin duen hitzarmena.

"Arratsalde borobila izan zen. Jokatzeko eta berritzeko aukera zegoen eta hala gertatu zen. Taldeak, gainera, irabazi zuen. Guztiagatik oso pozik nago eta ilusio handiarekin", esan du.