Osasuna
8. Jardunaldia
Osasunak etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortu nahi du La Romaredan
Erredakzioa | Agentziak
Jokalari gorriek, Jagoba Arrastek ezarritako jokoarekin jarraitzea bilatuko dute etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortzeko helburuarekin.
-
Fran Merida
Osasunak, azken hiru jardunaldietan garaipena ezagutu ez duen Zaragozaren aurka etxetik kanpoko bere lehenengo garaipena lortu nahi du gaur 21:00etan La Romaredan
Talde gorriak, azken bi partida positiboak kontuan hartuta, Jagoba Arrasateren jokoa erakusteko aukera berri bat du La Romaredan etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortu nahian.
Osasunak bi jokalari faltan izango ditu gaurko partidan, aurreko denboraldian lesio larria jasandako Sergio Herrera, eta Numantziaren aurkako partidan lesio muskular baten ondorioz partida utzi behar izan zuen Nacho Vidalena.
Bestalde, Arrasatek eskuin hegalean Nacho Vidalen ordezko lanetan arituko den jokalaria Manuel Castellano ‘Lillo’ izango dela baieztatu du. Juan Villar, aldiz, 4. jardunaldian izandako lesio muskularraren ondorioz duda izaten jarraitzen du.
Ustezko hamaikakoak
Zaragoza: Cristian Alvarez; Alberto Benito, Perone o Grippo, Verdasca, Lasure; Eguaras, Zapater, James edo Javi Ros, Pombo; Alvaro Vazquez eta Marc Gual.
Osasuna: Ruben, Lillo, Unai Garcia, Aridane, Clerc; Oier, Iñigo Perez; Brandon, Ruben Garcia, Kike Baraja; eta David Rodriguez.
Epailea: Sagues Oscoz
Futbol-zelaia: La Romareda
Ordua: 21:00etan