Osasuna
Zuntz haustura izterrean
Osasuna: Pandiani, hilabete jokatu gabe
Erredakzioa
Osasunako entrenatzaileak egin dituen proben arabera, Arandak jokatuko du aurrean Sorianorekin batera.
Osasunako Walter Pandinik hilabete emango du jokatu gabe. Zuntz haustura du eskuin izterrean eta lehen itzulia amaitzeko geratzen diren partidak harmailetatik edo etxean ikusi beharko ditu.
Damiari, ostera, alta eman diote eta igandean Zaragozaren aurka jokatuko du. Nelsonen ordez jarriko du Camachok eskuin hegalean. Osasunako entrenatzaileak egin dituen proben arabera, Arandak jokatuko du aurrean, Sorianorekin batera.