Itxi

Osasuna

8 milioi eurogatik

Osasuna: Atletico Madrilek Juanfran fitxatu nahi du

A.B.

Erredakzioa

Simao portugaldarra Besiktasera doa urtarrilean eta talde madrildarrean gustuko dute erdilari gorritxoa. Zortzi milioi euro ordainduko lituzte Atletico Madrilek.

Juanfran Torres Osasunako erdilaria denboraldi hasiera ona egiten ari da eta ondorioz, talde batzuk beraganako interesa azaldu dute: Talde horietako bat Atletico Madril da.

Simao portugaldarrak alde egingo du Atletico Madriletik neguko merkatuan eta ordezko bila dabiltza koltxoneroak. Juanfranek ez luke gaizki ikusiko talde madrildarrera joatea eta jokalariaren ordezkariaren eta Atletico Madrilen artean akordioa dago.

Osasunak 10 milioi euroko klausula jarri zion Juanfrani, baina badirudi operazio hau 8 milioi eurogatik ontzat eman dezaketela bi aldeek.