Osasuna
Reyno de Navarran
Osasuna-Sporting (1-0): Garaipen garrantzitsua lortu dute
Erredakzioa
Jose Antonio Camachoren mutilek hiru puntuak eskuratu dituzte Masoudek partidako 54. minutuan lortutako golari esker.
Gorritxoek garaipena lortu dute zuri-gorrien aurka, Masoudek lortutako golari esker. Iruñeko taldeak lasaiago jokatu du markagailuan abantaila izan duenean eta emaitza ondo kudeatu du.
Preciadok zuzendutako taldeak baloiaren jabetza babestu nahian hasi dute norgehiagoka eta Osasunari partidan sartzea kosta egin zaio. Gorritxoek kontraerasoa bilatu dute Juanfran eta Arandaren bidez, baina azken honek ezin izan du zelaian jarraitu hankako mina zela eta. Bere ordez, Camachok Lekic zelairatu du lehen zatiko 17. minutuan. Sportingek gola egiteko aukera garbia izan du partidako 21. minutuan, baina Nacho Novoren zartakoa langara joan da.
Nekounamek aukera paregabea izan du 24. minutuan, biana areaz kanpoko jaurtiketa kanpora joan da zuzenean. Atezain asturiarrak geldiketa bikaina egin dio jarraian erdilari iraniarrari, Osasunaren aukerarik onenean. Iruñeko taldeak abagune garbiak izan ditu lehen zatian, bina baloia ez da sare barrura sartu.
Bigarren zatian zuri-gorriak erasoan sakatzera irten dira, baina ez dira Ricardoren ate ingurura heldu. Norgehiagokako 54. minutuan, Masoudek 1-0ekoa egin du Sportingeko atezaina kalitate handiz behetik gaindituz. Golaren ondoren Camachoren taldea atzean sartu da eta asturiarrak gora joan dira, aldaketek lagunduta.
Nafarrek arazoak izan dituzte markagailuari eusteko, baina Sporting ez da ia Ricardoren ate ingurura hurbildu. Partidazo 44. minutuan Cristian Vadoczek bigarrena egiteko aukera aparta izan du, baina bere zartakoa kanpora joan da. Azkenean, Osasunak hiru puntu garrantzitsuak eskuratu ditu, aurkari arriskutsu eta zuzen baten aurka.
- Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Ricardo; Damia, Sergio, Miguel Flaño, Nelson; Puñal, Nekounam; Juanfran (Camuñas, m.77), Soriano (Vadocz, m.88), Masoud; eta Aranda (Lekic, m.15).
0 - Real Sporting: Juan Pablo; Lora, Ivan Hernandez, Gregory, Jose Angel; Eguren (Ayoze, m.75), Rivera; Nacho Novo (Luis Moran, m.75), De las Cuevas (Guillermo, m.82), Carmelo; eta Barral.
Gola: 1-0, m.54: Masoudek.