Itxi

Osasuna

Final-hamaseirenak

Osasuna-Deportivo (1-1): Berdinketa, etxean asko sufrituz

Erredakzioa

Camachoren mutilek ezin izan dute garaipena lortu aukera asko sortu dituen Deportivoren aurka. Juanfranek egin du 1-0ekoa partidako 67. minutuan eta 70.ean Saulek 1-1ekoa sartu du.

Galiziako taldeak ondo hasi du partida erritmo bizia jarriz eta defentsan sendotasuna erakutsiz. Camachoren mutilek asko sufritu dute estrategiazko jokaldietan eta zuri.urdinek arriskua eraman dute Riesgoren ate ingurura. Gorritxoen aukerarik onena partidako 11. minutuan etorri da, baina Nekounamen zartakoa Manu atezainak desbideratu du. Lotinaren taldea gora etorri da hurrengo minutuetan, gol aukera garbirik sortu gabe.

30. minutuan Asier Riesgok geldiketa bikaina egin dio Pablo Alvarezi Deportivoren aukerarik onenean. Osasuna gehiago izan da lehen zatian nahiz eta galiziarrek arriskua eraman duten nafarren ate ingurura.

Bigarren zatian Miguel Angel Lotinaren taldeak asko sakatu du aurrean eta Osasuna atzean sartzea lortu du. Norgehiagokako 60. minutuan Saulek aukera ederra izan du Deportivo aurretik jartzeko, baina bere jaurtiketa ez da sare barrura joan. Galiziarrak unerik onenean egon direnean Juanfranek 1-0ekoa lortu du gorritxoentzat gol ikusgarri bat lortuz. Osasuna aurretik jarri da markagailuan, 1-0, baina 2 minutu geroago Saulek berdinketa lortu du, Iruñeko atzelarien akats bati esker. Lolok baloia atzera eman nahi izan du eta Deportivoko jokalariak 1-1ekoa jarri du.

Berdinketarekin nafarrek arazoak izan dituzte eta Galiziako taldea arrisku handiz hurbildu da Riesgoren ate ingurura. Bigarren zatiko 44. minutuan Pablo Alvarezek aukera ona izan du gola egiteko, baina bere jaurtiketa desbideraturik joan da. Azkenean,
1-1ekoa Reyno de Navarran eta Lotinaren taldeak emaitza ona ona atera du etxetik kanpo gola lortuz. Camachoren mutilek hobeto jokatu beharko dute Riazoren Errege Kopan jarraitu nahi badute.

- Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Riesgo; Damia, Lolo, Josetxo, Nelson; Ruper (Kike Sola, m.58), Nekounam; Juanfran, Vadocz, Calleja (Annunziata, m.58); eta Lekic (Masoud, m.84).

1 - Deportivo: Manu; Manuel Pablo, Colotto, Aythami, Lopo, Rindaroy (Seoane, m.81); Juan Rodriguez, Ruben Perez; Pablo Alvarez, Saúl (Valeron, m.71); eta Riki (Adrian, m.59).

Golak: 1-0, m.68: Juanfran. 1-1, m.70: Saul.