Itxi

Osasuna

Izcoren Zuzendaritza Batzordea

Osasuna: Ostiral honetan, Bazkideen Ohiko Batzarra

Erredakzioa

Patxi Izco buru duen Zuzendaritzak klubaren kontuak onartzeko deituko ditu bazkide konpromisarioak.

Club Atletico Osasunak Bazkideen Ohiko Batzarra egingo du ostiralean. Bertan, Patxi Izco buru duen Zuzendaritzak klubaren kontuak onartzeko deituko ditu bazkide konpromisarioak.

Klub nafarreko agintariek 2009/2010 denboraldiari dagokion 41.853 euroko defizita aurkeztuko dute, Cesar Azpilicueta jokalariaren salmentarekin orekatu dena.

Era berean, 28,3 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko dute denboraldi honetarako bazkideek onartu dezaten. Iazko aurrekontuak milio bat gehiago zuen.

Klubar zor gordina 59,2 milioi eurokoa da, eta garbia 27,6 milioi eurokoa.

Jorratu beharreko gaien artean, ekonomi batzordearen izendapena eta baita bazkidearen defendatzailearen izendapena ere izango dira.